XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etengabeko protesta

Gasteizko Daewooko 160 beharginek etengabeko protestaldiak egin dituzte grebak iraun duen hiru hilabeteetan.

Uztailean hasi zituzten protesta ekintzak, zuzendaritzak lan hitzarmenaren eskakizunak kontuan har zitzan.

Uztaileko lanuzteek abuztuan izan zuten jarraipena, eta greba mugagabea hasi zen orduan.

Orduz geroztik, negoziazioak, manifestazioak eta era guztietako ekintzak egin dituzte, Gasteizen batik bat.

Multinazionalak Gasteizen duen plantako lan baldintza kaxkarrak salatu izan dituzte behin eta berriz langileek.

Soldata igoera izan da euren aldarrikapen nagusia; izan ere, etxetresna elektrikoen alorrean aritzen diren beharginek batez beste 2,5 milioi pezeta kobratzen zuten urtean, eta Daewookoek, berriz, 1,8 milioi.